XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) Oteizarengan bezalaxe arte beraren adierazpen- zein gai-birtualtasunean oinarrituta dago.
Inspirazio mistikoa izandako poeta espainiarretan Francisco de Aldana kapitainaren kasua berezia da.
Duela gutxi berriz aurkitu da eta Cervantesek
Gaztelaniaz inoiz egin den poema onenetakoaren egilea da;
Bizikeraz eta, estetikoki, mistizismo valdestarretik harantzago, sentikortasun huts oteizar jatorra igartzen zaio.
Azkenean ohore eta loria militarrei uko egin zien, bere lagunen artean eremutarren bizimodua egin nahi izan zuen, bizi zenean ez zuen ezer argitaratu, Cernuda-ren iritziz
Horregatik bere interpreteak honakoa sumatzen du:
Hutsaren eta artearen amaiera poetika oteizarraren aitzindaria dela ematen du.
Inspirazio mistikoa duten bere poemetan ezerezaren deskribapenak daude, hutsaren eta ez izatearen aipamenak eta aparte bizi izate bakartiari laudorioak.
Baina estetikokoki esanguratsuak dira behin eta berriz bertsoetan azaltzen diren metafora zirkular eta zerutiarrak (
Harrespilaren erlijioko sinestuna bailitzan, bere lagun Arias Montanori berarekin batera gailur batean bizi dadila porposatzen dio.
Gailurra ez dago oso goian eta oso behean ere ez (...)